Oinetakoetan legez kanpoko produktuak erabiltzeagatik, goma gaineko 640 kiloko sokatira finala bertan behera geratu zen. Eta aurreko astean jokatu behar zen finala, igande goizean jokatu zen.
Hiru talde bakarrik aritu ziren lehian Laukizen, hain zuzen ere oinetakoak garbi zituzten hiru taldeak. Ibarrak tiraldi guztiak irabazi zituen, eta ondorioz, txapela eskuratu zuen. Sokarri izan zen bigarren gelditu zena, eta Gaztedi, hirugarren.
Bestalde, 600 kiloko txapelketa larunbatean hasi zen. Bi jardunaldi jokatuko dituzte eta ondoren, lehen sei talde finalera pasako dira. Lehen jardunaldian Sokarri izan zen onena. Bere atzetik, sailkapena honela gelditu zen lehen jardunaldiaren amaieran: Beti Gazte, Gaztedi, Ibarra, Murueta A, Ñapurrak, Abadiño, Berriozar eta Murueta B.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!