Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako kanporaketa

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 1a, 14:31

Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa bigarren fasean sartzekotan da. Otsailaren 25ean izango dira herrialdeetako finalak, eta bertatik sailkatzen diren bikoteek, martxoaren 25ean Anoetan ospatuko den Euskal Herriko finalean parte hartuko dute. Gipuzkoako kanporaketa Ibarran izango da, otsailaren 25ean, 15:00etan, frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!