Hobari eta salbuespenak zabor-bilketaren zenbatekoan

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 24a, 17:39

Lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiagoko diru-sarrera dutenek ez dute tasa ordaindu behar


Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, 2017rako ezarritako lanbidearteko gutxieneko soldata,  707,70 euro, baino gutxiagoko diru-sarrera egiaztatzen dutenek ez dute zabor-bilketaren tasa ordaindu behar. Era berean, uraren gutxieneko kontsumoagatik eta estolderia erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasan ere hobaria izango dute. Eskaera egiteko nortasun-agiria, familia unitatearen kide guztien diru-sarreren ziurtagiria, 2016ko uraren ordainagiria eta berriak direnen kasuan zabor-bilketaren ordainagiria eraman beharko dira udaleko gizarte zerbitzuetara martxoaren 1a baino lehen.
Bestalde, udalak ireki du familia ugariko tituluaren jabe direnek 2017 urteari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko zergen hobaria eskatzeko epea. Zergaren %50eko hobaria izango dute. Eskaerak martxoaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira, gizarte zerbitzuen sailean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!