37 urte ez dira egunero betetzen, eta Xepla elkarteko kideek goizetik ari dira beren urtemuga ospatzen. Goizean, diana egin dute eta tripa betetzeko aukera ere izan dute elkartean egindako hamaiketakoan. Eguerdian, kalera irten eta poteoa egin dute herrian dultzaineroek girotuta.
15:00k aldera, mahaiaren bueltan eseri dira kirol elkarteko kideek prestatutako bazkaria jateko. Arratsaldean, kalejira egingo dute trikitilariekin; egun osoko festa, beraz, bazkideak elkarrekin bildu eta urte hauetako guztietako pasadizoak gogoratzeko.