Janari bilketa martxan, Sahararekin elkartasunez

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 17a, 19:31

Ibarrako Udalak Sahararen aldeko Euskal kanpainan hartuko du parte beste urtebetez.

Ibarrako udaletxean, kultur etxean eta kiroldegian jarri dituzten kaxetan utzi ahal izango dituzte  janariak, urtarrilaren 16tik 27ra. 

Hauek dira eskatzen diren janariak: arroza, lekaleak, pastak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, konpresak eta haur eta helduentzako pixa oihalak. 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!