69 bazkide gehiago izan zituen liburutegiak, iaz

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 12a, 17:08

Ibarrako liburutegiko arduradunek iaz bildutako datuen berri eman dute. Erabiltzaileen kopuruari begiratuta, datu onak dira, izan ere, 2016an 69 bazkide gehiago izan zituen liburutegiak. Orotara beraz, 1.544 bazkide ditu liburutegiak, biztanleriaren %36,6.

Erabilpenari dagokionez, 56 bisita izan zituen eguneko, 12.293 guztira. Egindako maileguen kopurua ere altua da, 11.019 mailegu izan zituen, 50 eguneko eta 2,6 biztanleko.

Maileguen erabiltzaile kopurua 698koa da.

Liburutegien arteko maileguen bidez 364 ale jaso zituen Ibarrakoak eta 410 bidali zituen.

Liburu eta abarren mailegu zerbitzuaz gain, liburutegiak beste hainbat ekitaldi antolatzen ditu, iaz 4 ipuin kontalari saio egin zituelarik. Bertan dauden ordenagailuak 3.129 pertsonek erabili zituzten.

Sare sozialak ere erabiltzen ditu eta badu bloga ere, blogak 2.014 bisita izan zituen eta Facebooken duen orrialdeak 385 lagun ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!