Uzturpe ikastolaren Ohiko Batzar Nagusia, abenduaren 22an

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 8a, 17:36

Uzturpe Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartaren Ohiko Batzar Nagusia egingo dute abenduaren 22an. Lehen deialdia 18:30ean izango da eta bigarrena 19:00etan.

Ikastolan bertan egingo dute batzarra. Bileran besteak bete, Errektore Kontseilua berrituko dute eta 2015-2016 ekitaldiko urteko kontuen kudeaketaren berri ematearekin batera 2016-2017ko aurrekontua aztertuko dute. Ikastolako kuotak, ikasturte honetako estrategia plana eta KiVa programaren berri ere emango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!