Galtzakomikeko saridunen izenak dagoeneko labean dira

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 29a, 10:55

Igandean banatuko ditu Galtzaundi euskara taldeak Galtzakomik sariak Ibarran bertan. Horretarako aurretik lanak egitea ezinbestekoa da: epaimahaiak bere aukeraketa egin du jada. 

Aurtengo lan sarituen zerrenda aukeratu dute Joseba Antxustegietxartek, Galtzaundiko zuzendaritzako kidea eta Atariako komikilaria; Idoia Olano, Irura eta Anoetako euskara teknikaria eta Maite Gurrutxaga ilustratzaile amezketarra. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!