Ibarran ere babarrunari gorazarre

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 29a, 08:02

Hauspoa elkarteak antolatuta Babarrunaren Eguna ospatuko dute Ibarran, abenduaren 3an.

Abenduaren 3a aukeratu dute Ibarran, babarrunari eskainitako festa eguna egiteko. Jai eguneko ekitaldi nagusia plazako arkupean egingo duten herri bazkaria izango da, baina lehiaketak ere egingo dituzte goizean goizetik.

Zazpigarren aldiz Babarrunaren Lehiaketa Ibartarra egingo dute. Hau da, aurretik izena ematen duten herritarrek babarrunak prestatu beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko.Era berean, orain lau urte hasitako ohiturari jarraituz, sagardoa nork hobeto atera lehiaketa egingo dute. Egitaraua osatzeko, buruzapia nola jantzi ikastaroa izango da goizean, edota arratsaldean, esaterako, kantu bira herrian barrena. Era beran, gogoan izango dute, «euskarak 365 egun» dituela.

Lehiaketetan parte hartu nahi dutenek edota bazkarira joan nahi dutenek Sendi Ekintza, Zubiaurre, Atari edo Txumitxa tabernetan izango dute aukera. Bazkariko helduen txartelak 15 euro balio dute eta 16 urte artekoek 4 euro ordaindu beharko dituzte.

EGITARAUA

Abenduak 3

09:00-13:00. Ibarrako Babarrunaren VII. Lehiaketa herrikoia.

11:00. Buruzapia nola jantzi ikastaroa.

12:00. Ibarrako IV. Txapelketa sagardoa nork ondoen bota.

13:00. Herrialde ezberdinetako babarrun dastatzea.

14:30. Babarrun jatea.

16:30. Sari banaketa.

18:30. Kantu bira herrian zehar.

20:30. Afari-merienda gaztetxean.

Ondoren. Dantza festa gaztetxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!