XXV. "Emeterio Arrese" literatur lehiaketa abian da

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 19a, 14:33

XXV. Emeterio Arrese Literatur Lehiaketarako deialdia zabaldu du Ibarrako Udalak. Lehiaketa horretan parte har dezakete Ibarran bizi diren edo ikasten duten 16 urte arteko haur eta gazteek.

Lehiaketak bi modalitate izango ditu: olerkiak edo hitz lauzko lanak (prosa) aurkez daitezke. Bestetik, hiru maila edo kategoria izango dira: 6-8 urte bitarteko haurrak, 9-11 urte bitartekoak, eta 12-16 urte artekoak.

Arlo zein ikuspegi desberdinetatik landu daitezke gaiak, baina lanak euskaraz, saritu gabeak eta argitaragabeak izan behar dute.

Lehiaketa horren oinarriak irakur daitezke hemen, udaletxean eta webgunean. Lanak Euskara Zerbitzuan edo Kultura Etxean entregatu behar dira azaroaren 7ra bitarte.

Irabazleek oroigarria eta liburuetan gastatzeko 30 euroko dirusaria irabaziko dute. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!