San Bartolome Jaiak 2016

Festei amaiera kuadrilla artean

Andoni Uzkudun 2016ko abu. 28a, 13:27

Gaurkoan kuadrilla eguna ari dira ospatzen Ibarrako San Bartolome jaietan. 12:00etan ekin diote kalejirari Bonberenea txaranga eta Giroarte dultzaian taldeak alaiturik eta egun guztiko egitarau luzea dute aurretik. 

Kuadrillen eguna, egun handia izaten da eta gaurkoan ere horrela izango da. 12:00ak alderako, San Bartolome plaza kolore ezberdinez betetzen hasi da. Jendea ohetik altxa eta festarako gogoz gerturatu da bertara. Musikariek jarri dute hasierako giroa, bai Giroarte dultzain taldeak eta baita Bonberenea txarangak ere.

Kalejiran aurrera joan ahala, lehenengo mokadutxoak hasi dira, piparrak, tomateak, sardinak...Aurtengoan, "show" bat ere prestatu dute sardinera taldeak, Athletic futbol taldearen gabarra iritsi da Ibarrara. Athletic-eko emakume taldeak liga irabazi zuenean ez zuten gabarrarik atera eta Ibarran atera dute, "Bilbon ez, Ibarran bai" zioen kartelak. Giro ezin hobea sortu dute herrikide guztien artean eta festei amaiera emateko modu ezin hobea.

Hemen gaurko egitaraua:

ABUZTUAK 28, IGANDEA

KUADRILLEN EGUNA

09:00. Diana Giroarte Dultzaina taldearen eskutik.

11:45. Kuadrillak San Bartolome Plazan elkartuko dira. 

12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaian taldearekin batera.

14:30: Kuadrillen bazkaria Txota Zaharrak kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean. 

18:30: Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.

22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan. 

00:00: Aupa hi! kuadrillak piperra osasun-etxetik San Bartolome Plazaraino eramango du eta ondoren erre egingo dute.

00:45: Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan. 

02:30: Kuadrillen arteko joalsak, San Bartolome plazan. 

 

IRAILAK 4, IGANDEA

10:00: Gazteentzako txirrindulari-lasterketa, XXXV. San Bartolome Saria, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!