San Bartolome Jaiak 2016

Bertako esentzia ezagutaraziz

IƱigo Otaegi 2016ko abu. 24a, 13:32

San Bartolome eguna dute gaur Ibarran, eta herriko produktuak ezagutzera emateko baliatu dute goiza. Izan ere, 12:00etan, herriko baratzezainek, piperrak eta tomateak eskaini eta zerbitzatu dituzte; jende andana bildu da janaren bueltan. Baina, gastronomiari tartea zabaldu aurretik, haurren danborra hotsek girotu dituzte Ibarrako kaleak.

Patroiaren eguna ekimenez josita izango dute Ibarrako herritarrek. 18:00etan, helduek gaueko danborradari begira entseatu egingo dute. 20:00etan, bertsozaleen gozamenerako, puntako bertsolariak ariko dira kantuan: Ibarrako bertso eskolako ikasleak, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Amets Arzallus, eta Mikel Artola. 22:30ean, zezensuzkoa izango da gauero moduan; 23:30ean, bi kontzertu izango dira San Bartolome plazan: Bi Bala, eta Little Martin Selektah.

Datozen egunotan, ondorengo programazioaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek:

Bihar, abuztuak 25, osteguna

9:00. Diana herrikoia trikitilarien eskutik.

11:00. Txokolate jatea, Hauspoa Kultur Elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.

11:30. Gorriti eta bere animaliak, San Bartolome plazan.

16:00. Jumpfit saioa (14 urtetik gorakoentzat), San Bartolome plazan.

18:00. Koktel erakustaldia Ibarrako Merkatarien Elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.

21:00. Barrikotea, San Bartolome plazan (Norberak bere afaria eta baxera eraman beharko du).

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

23:30. Gatillazo taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

 

Abuztuak 26, ostirala

09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:00. Kale antzerkia Giroarte dultzaina taldeak eta Ibarrako trikitilariek alaituta herriko kaleetan zehar, Hauspoa Kultur elkartearen eskutik.

14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.

17:00. Haur eta gaztetxoentzat dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik, San Bartolome plazan.

19:00. Soka dantza, Alurr dantza taldearen eskutik, San Bartolome plazan.

20:00. Ibarrako sokatira taldearen eta Ordiziako Rugby Elkartearen arteko desafioa, Euskal Herria kalean.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

22:45. DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.

23:30. Laket taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

 

Abuztuak 27, larunbata

KIROLAREN EGUNA

09:00. Diana herriko trikitilarien eskutik.

10:00. Haurrentzat 3X3 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkartearen eskutik. 

11:00. Erretirodunentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkaratean.

11:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik. 

11:30. Haur eta gaztetxoentzat toka eta bola txapelketa Emeterio Arrese Parkean, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Xake gunea: bat-bateko xake partiden erakustaldia. 

12:00. Herri-kirolak, San Bartolome plazan:

- AIZKOLARIAK ETA TRONTZALARIAK: ALATZNE ETXABURUA (ZIZURKIL), IRATI ASTONDOA (ZEANURI), IRUNE IZKUE (BEINTZA-LABAIEN) ETA MAIKA ARISTEGI (ITUREN)

- HARRI-JASOTZAILEA: IDOIA ETXEBERRIA (ORIO)

- SOKATIRA: IBARRAKO EMAKUMEZKOEN SOKATIRA TALDEA.

17:00. Pilota partidak: jubenilak eta afizionatuak. Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik:

- JUBENILAK: OIARBIDE-JAUREGI VS. ARANDIA-PLAZAOLA.

- AFIZIONATUAK: SARALEGI-ALTUNA VS. BELLOSO-ELOLA.

17:30. Haurrentzako paseoak zalguardian Asier Lopetegiren eskutik, San Bartolome palzan.

19:00. Errimak Oinetan, Haatik Dantza Konpainiaren emanaldia, San Bartolome plazan. 

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan. 

22:45. Alurr Dantza Taldearen Lanabesak emanaldia, Emeterio Arrese Parkean. 

00:00. Iratzar taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

 

Abuztuak 28, igandea

KUADRILLEN EGUNA

09:00. Diana Giroarte Dultzaina taldearen eskutik.

11:45. Kuadrillak San Bartolome Plazan elkartuko dira. 

12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaian taldearekin batera.

14:30: Kuadrillen bazkaria Txota Zaharrak kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean. 

18:30: Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.

22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan. 

00:00: Aupa hi! kuadrillak piperra osasun-etxetik San Bartolome Plazaraino eramango du eta ondoren erre egingo dute.

00:45: Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan. 

02:30: Kuadrillen arteko joalsak, San Bartolome plazan. 

 

Irailak 4, igandea

10:00: Gazteentzako txirrindulari-lasterketa, XXXV. San Bartolome Saria, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!