Iritsi zen herrira, Gaztelura, gizon handi eta dotore bat. Gabardina luzea soinean, lepoa tente eta begirada zorrotz. Lula txakurra ondoan paseoak ematea zuen maite, etxeko baratzea atontzea eta sukaldaritzaz gozatzea.
Gerturatu zen guregana gizon handi eta dotore hura, herriko festa batzuetan, hurrena festak prestatzeko bileran, eta segidan herriko proiektuen balorazio bileran. Eskaini zion bere mimoa herriko tabernari, bereziki apreziatu zuen herriko artzainaren gazta, eta ireki zizkigun bere etxe eta ideien ateak.
Handi eta dotore izaten jarraitzen zuen gizon hark, baina gero eta gertuagokoa genuen, gero eta abegikorragoa.
Bisita motza izan da Gaztelura egin diguzuna Hasier, oso gogoan geratuko zaiguna ordea. Plazera izan da gizon handi eta dotorea ezagutzea.
Muxu handi bat Luisa.
Laida Etxedona, Asier Lopetegi, Edurne Garcia, Olatz Gorostidi, Juanjo Otegi, Arantxa Esnaola, Josune Gorostidi, Joxe Gabilondo, Garikoitz Aranzabal, Eider Olazar Elduaien. Gazteluko zure auzotarrak.