2023 aza 04 Tolosa
Ataria TBEuskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketaren bigarren edizioa egin dute gaur goizean Beotibar Pilotalekuan. 85 gazta eta jogurt aurkeztu dira, Markina-Xemeingo Larruz ahuntz gaztak jaso du sari nagusia, eta Asteasuko Goine gaztandegiak pasta biguneko saria jaso du.
2023 api 13 Tolosa
Berazubi Auzo Elkarteak antolatuta, IV. Gastronomika Jardunaldiak: 11:00. Tolosa eta Ibarrako Elkarte Gastronomikoen Arteko III. Bakailao Lehiaketa; 11:30. Food truck; 14:30. IV. Gastronomikaren Amaiera Bazkaria. Menua: Iberiar urdaiazpiko festa (Juanma Zaldua), porru erreak (Javi Rivero eta Gorka Rico), txangurrua, lepapea eta ogia (Ander Rodriguez), legatza, zainzuri emultsioa eta karabinero zukua (Jose Ignacio Ferreras eta Mikel Moreno), pasio fruta (Txemari Esteban), Joselito mogote iberiarra txingarretan erretako kalabazarekin (Marcos Lucena), postrea (Rafa Gorrotxategi) eta kafea (Zabala kafeak). Txartelak salgai Berazubi Auzo Elkartean.