Azoka eguna Bidania-Goiatzen

Irati Saizar Artola 2016ko ira. 25a, 15:25

XXVII. kultur astearen azken egunera iritsita, azoka eguna izan dute. Goiazko plazan egin dute. 

Talogileak, trikitilariak, saltzaileak... denetarik ikus zitekeen gaur Goiatzen. Goizean goizetik hasita, postu ugari jarri dituzte plaza inguruan eta tartean erakusketak ere izan dira; argazki lehiaketako argazkien erakusketa esaterako. Bestalde, tolarean sagardoa egiten aritu dira zenbait herritar eta sardina erreak dastatzeko aukera izan da sagardo eta txakolinaz lagundurik. 

XXVII. kultur astea ekitaldiz betea izan dute azken egun hauetan eta gaurko azokarekin agur esan diote datorren urtera arte. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!