Elkartasunak ez du etenik

  gizartea  Tolosaldea

Elkartasunak ez du etenik

Martxo hasieran joandako taldeak ekin zion arroparen banaketarekin jarraitu dute Serbian izan berri diren boluntarioek; arropa sailkatzeko nahiz Serbian banatzeko boluntario gehiago beharko dira.

Belgradera joandako boluntarioen bizipenak

 Tolosaldea

Belgradera joandako boluntarioen bizipenak

Serbiara bigarren elkartasun bidaian joandako boluntarioek izan ditugu gurean, eta zertan lagundu duten eta zein sentsaziorekin itzuli diren kontatu digute.

Hirugarren eguna

  gizartea  Tolosaldea

Hirugarren eguna

Nahiz eta gure lehen idea barrakoietan aritzea zen, jende asko aurkitu dugu bertan lanean eta Tolosan bildutako arropa guztia beharra duenaren eskura iristea bilakatu da gure lehentasuna.

Egun luzea, politta eta emankorra

 Tolosaldea

Egun luzea, politta eta emankorra

Goizean goiz esnatu eta ondo gosaldu eta gero barrrakoietara itzuli gara "zer ote da horrelako gau bat barrakoietan igaro behar izatea!" pentsatuz. Aurkitu duguna atzoko gau epelarekiko oso giro desberdina izan da: gazteak bustita suaren inguruan nonnahi, beste batzuk lo dauzkaten gauzekin tapatuta, besteak ur hotzarekin garbiketetan... egoera latza.

Abiatu gara boluntarioak Belgradera

 Tolosaldea

Abiatu gara boluntarioak Belgradera

Oraingoan hegazkinez. Munichen eskala egin ostean, arratsaldeko 18:00etan iritsi gara aste honetan gure etxea izango den pisura. Trasteak utzi eta segituan atera gara barrakoietako egoera ikustera eta gure eskuak eta bihotza eskaintzera.

Abiatu da boluntario taldea Belgraderantz

  gizartea  Tolosa  Tolosaldea

Abiatu da boluntario taldea Belgraderantz

28 pertsonak eman zuten izena Zumardia eta Bidaiarien Txokotik Serbian errefuxiatuei laguntzeko eginiko boluntarioen eskaerari. Bada, hiru emakume eta bi gizonezkoz osaturiko taldea osatu dute eta lehendabiziko bidaian parte hartu zuen Mauro Marotias tolosarrak lagunduta, gaur jarri dira Belgradorako bidean.

Sentsazio onarekin

  gizartea  Tolosaldea

Sentsazio onarekin

Zailtasun eta trabak gaindituta, Tolosatik eramandako arropa Belgradeko biltegian sartzea lortu da; banaketak hasiera ezinhobea izan du.

Egunak luzeak dira

  gizartea  Tolosaldea

Tolosaldeko materiala gure biltegira bihar eramatea espero dugu. Errefuxiatuen egunak arintzera bideratutako ideiek duten garrantziaz jabetu gara.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Krudelkeriaren gorena

  gizartea  Tolosaldea

Mugak zeharkatzeak heriotzera eraman ditu errefuxiatu asko; bitartean, euren egoerari irtenbidea eman diezaioten laguntza eskaera etengabekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Kamioia Belgradon!

  gizartea  Tolosaldea

Hainbeste itxaron ondoren kamioia Belgradora iritsi eta aduanatik igaro da. Zama gure biltokira eramatea geratzen zaigu. Bi egunen buruan egin ahalko dugu!