VII. Herri Batzarra, bihar

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 6a, 11:53

Berastegiko udal gobernuak VII. Herri Batzarra egingo du bihar, ostirala, 21:00etan, pleno aretoan. Herritarrak gonbidatu dituzte batzarrean parte hartzera.

Batzarrean, besteak beste, plaza eta GI-2130 errepide inguruko berrurbanizatze lanak, herriko wifi-libre sistema eta hirigintzako obrak izango dituzte hizpide. "Herritar guztion partaidetza eta elkarlanarekin egin nahi dugu aurrera", esan dute udal gobernuko kideek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!