Kolorez beteta zegoen eguerdirako Berastegiko herriko plaza. 13:30ean, mozorro desfilea egin dute; lagun talde bakoitzak mozorroa aurkezteaz gain, dantza ikuskizuna ere eskaini du. Familia argazkia atera eta sabela betetzeko garaia iritsi da; 150 pertsona inguru bildu dira mahaiaren bueltan.
Arratsaldean, dantza eta musika
Arratsaldean, erromeri ibiltaria egingo dute tabernaz taberna. Iluntzean, luntxa izango dute eta goizeko ordu txikiak arte luzatuko da parranda; DJ Txoko arituko da musika jartzen Urepele Elkartean.