Nolako plaza nahi duten erabaki ahalko dute berastegiarrek

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 9a, 13:56

Udalak plaza berritzeko lanak esleituko ditu aurki, eta hori dela eta herritarrekin bildu nahi du euren iritziak biltzeko. Bileran proiektua ikusi eta dituzten aukera desberdinak ikusi ahalko dira. Bilera ostiralean izango da, hilak 10, 18:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!