Gauzei etekin gehiago ateratzeko azoka, Berastegin

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 14a, 10:18

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere bigarren eskuko gauzekin osatutako Elkartasun Azoka egingo dute Berastegin.

Helburua herritarrek soberan edo erabiltzen ez dituzten gauzei etekina ateratzea eta erabilpen berri bat ematea dela esan dute sustatzaileek. Azokan arropa, jostailuak, liburuak, altzariak eta oro har, txukun dauden eta erabili daitezkeen gauzak jarriko dituzte salgai.

Biltzen dituzten gauei salneurri sinboliko bat jarriko diete, eta lortzen dituen dirua Etiopiako Wukro herrira bidaliko dute.  Materiala biltzeko azken eguna bihar izango da; horretan egongo dira aparkaleku azpiko lokalean, 16:00etatik 18:00etara.

Azoka egunak ostirala, larunbatean eta igandea izango dira. Ostiralean 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik aparkaleku azpiko lokalean; eta larunbat eta igandean 11:30etik 13:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!