Berastegin Euskal Jai Eguna, jolas eta guzti

Asier Imaz 2016ko eka. 4a, 20:39

Artzain-andrez jantzita irten dira gaur kalera berastegiarrak. Euskal Jai Eguna ospatu dute, umore oso onez gainera.

 

Goizean Pintxo Lehiaketa Herrikoia eduki dute Berastegin. Ondoren, herri bazkariaren aurretik, prestatua dastatu dute, herriko trikitilarien musika lagun. Arratsaldean jolasean ibili dira, eta "euskal jolasetan". Barre ederrak egin dituzte jokoetan, eta ondoren, Euskal Jai Eguna amaitzeko, erromeria izan dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!