Gipuzkoako Foru Aldundiko Iñaki Labaka Lurralde Orekako zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko Irma Basterra zuzendaria izan ziren pasa den astean, Belauntzan. Silvia Moneo Cid alkatearekin bildu ziren eta 2016ko proiektuen eta etorkizunera begira dituzten asmoen berri eman zien.
Aldundiko Lurralde Orekako sailak lau proiektu babestu zituen iaz, Belauntzan, eta horiek ikusteko aukera izan zuten. Batetik, udal zerbitzuak egiteko erositako kamioneta ikusi ahal izan zuten eta bestetik, Martintxon egindako aparkalekua. Landagipuzkoa+ programaren barruan baserribideak berritzeko egindako bi lan ere ikusi zituzten; Garetxe baserrira joateko eta hilerrirainoko bideetan egindako lanak.
Etorkizunera begira dituzten asmoen berri ere eman zien alkateak. Landagipuzkoa+ programarekin jarraituko dute, hau da baserribideak berritzen jarraituko dute, kirol zelai berri bat egingo dute eta gazteentzako etxebizitzak eraiki nahi dituzte.