Animalia, barazki eta artisau lanen bilgune

Irati Saizar Artola 2016ko urr. 30a, 13:30

Azoka berezia ospatu dute goiz osoan zehar Belauntzan. Eguna borobiltzeko, herriko Ostatuan bazkaria egingo dute.

Udazkena azoka garaia izaten da. Belauntzarrek ere ohiturari eutsiz azoka berezia antolatu dute. Barazki, postre, bitxi, artisau lan, pintxo, gazta... denetariko postuak aurki zitezkeen. Baita animalia mordoa ere: astoa, behorrak, behiak, poneyak, untxiak, antzarrak, ahuntzak, ardiak eta oiloak, besteak beste. Eguraldia lagun, giro ezin hobean amaituko dute urriko azken igandea. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!