Aimar Irigoien Euskal Herriko Harri Handien txapeldun

Irati Saizar Artola 2016ko abe. 18a, 21:19

Asteasuko Usabarri frontoian izan da Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa. Aimar Irigoienek zortzigarren aldiz jantzi du txapela.

Guztira 60 altxaldirekin (9.300kg) -errekorra 62 altxaldirekin dauka-, Aimar Irigoien errezildarrak jantzi du zortzigarren aldiz txapela. Bigarren postuan, azken bi urtetan txapeldun izan den Jokin Eizmendi geratu da eta jarraian, Aimar Galarraga, Imanol Larramendi eta Goenatxo III geratu dira. 

Bost harrijasotzaile gipuzkoarrek 3 minutuko tandak egin dituzte honako harri hauekin: 200 kiloko errektangularra. 175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!