Liburu aurkezpena aitzakia errekonozimendua egiteko

Jon Miranda Labaien 2016ko urr. 5a, 11:40

'Saseta defentsa sistema: armatutako erresistentzia antifaxista' liburua aurkeztu zuten asteartean Asteasun. Gaur, asteazkena, Adunan aurkeztuko dute, eta bihar Zizurkilen.

Egia, justizia eta erreparazio printzipioak sustatu nahi dituzte Asteasu, Zizurkil eta Adunako udalerriek. «Gure aitona-amonak oroitu nahi ditugu, borroka egin eta ondorengo diktadura frankistaren errepresioa jasan zutenak. Etxeko bakardadean, gerra galdu ostean, umiliatu eta isilarazi zituzten, baina ez zuten lortu haiek memoria gabe uztea», esan du Amilibiak aurkezpen ekitaldian.

Intxortan, Lemoan edota Bilboko burdin hesian eman zen erresistentzia ezaguna da eta orain kaleratu den liburuarekin, «Hernio azpian izan zena eman nahi dugu ezagutzera». Helburu horrekin, 3.000 ale argitaratu dituzte.

Asteasu, Zizurkil eta Adunan etxe guztietara dohainik banatuko dute argitalpena eta Euskal Herriko liburutegietara helaraziko dute. Egunotan herriz herri egiten ari diren aurkezpenetan ere banatuko dute.

Atzo, Asteasuko udaletxean egin zen ekitaldian, omenaldi xume bat egin nahi izan zieten liburuan parte hartu eta errepresioa jasan zuten herritarrei, «instituzioetatik babes minimo bat izan dezaten», esan zuen Pili Legarra alkateak.

AURKEZPENAK

Urriak 5, gaur

19:00. Adunako kultur aretoan egingo dute aurkezpena eta besteak beste, Juan Kruz Igerabide herritarrak hartuko du parte.

Urriak 6, bihar

19:00. Zizurkilgo udaletxeko pleno aretoan egingo dute aurkezpena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!