Begirale izateko lan poltsa osatuko dute

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 24a, 17:17

Ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira udalekuetan begirale izateko curriculumak bidali beharko dira maiatzaren 4a baino lehen, 'Anoetako udaleku irekiak' azalpenarekin, lanpoltsa@urtxintxa.eus helbidera.

Hezitzaileekin talde elkarrizketak egingo dituzte maiatzaren 5ean, ostirala, 18:00etatik aurrera, Anoetako Hozpel kaleko lokalean.

Ondoren formazioa eta udalekuen prestakuntza saioak egingo dira, ekainaren 2an (17:00etatik 21:00etara) eta 3an (09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era) Hozpel kaleko lokalean bertan. Gurasoekin bilera bat egingo da berriz, ekainaren 21ean, 18:00etan hasita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!