Korputsak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 6a, 10:27

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 15ean bukatzen da. Udaletxean edo liburutegian aurkeztu beharko dira.

Kartela festetako egitarauaren azala egiteko erabiliko da eta karratua izan beharko du, gehienez 29,7 zm x 29,7zm neurrikoa. Teknika librean egindako izan daiteke eta formatu digitalean aurkeztu daiteke (JPG formatuan eta gutxienez 300 ppi-ko erresoluzioan).

Kartelean ANOETAKO JAIAK 2017 testuak agertu beharko du. Bi sari egongo dira, bata ikastolakoentzat Kuku Loren erosteko 40 euroko bonua jasoko du eta gainerakoen artean, kartel irabazlearen egileak 120 euroko saria jasoko du. Pertsona bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta lanarekin batera kartazal itxi baten barnean egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina). Kartazalaren kanpo aldean eta kartelaren atzeko aldean, berriz egilearen goitizena.

Anoetako jai batzordeak osatuko du epaimahaia eta eman gabe utzi ahal izango du saria, aurkezteko lanek kalitate nahikoa ez dutela uste badu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!