Bi ordutegi jarri dituzte aukeran. Asteazken arratsaldeetan, 18:45etik 20:00etara eta astearte goizetan 10:30tik 12:00etara. Hozpel kaleko udal lokaletan emango dira saioak, apirilaren 3tik ekainaren 28ra.
Asteazkeneko saioko matrikulak 60 euro balioko ditu eta asteartekoak 72 euro. Gainera familia ugaria izateagatik, lan gabe egoteagatik, ikasle, pentsiodun edo 60 urtetik gorakoa izateagatik, %25eko beherapena izango da matrikulan. Gazte Txartela aurkezten dutenek, %10eko deskontua izango dute.