Urtarriletik aurrera, yoga eta tai chi ikastaroak

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 20a, 11:48

Izen emateak udaletxean edo liburutegian egin beharko dira abenduaren 27ra arte.

Urtarrilaren 9tik aurrera, tai chi-qi gong ikastaroa egingo da martxora bitartean, astearteetan, 18.30ean Mikelasagasti auditorioan. Ikastaroaren prezioa 120 eurokoa da eta murruzpenak egongo dira, familia ugarientzat, langabetu, ikasle pentsiodun edo 60 urtetik gorakoentzat.

Yoga ikastaroak berriz, astelehen eta asteazkenetan 18:45tik 20:00etara egingo dira (60 euro egun bat eta 120 euro bi egun) eta goizez astearteetan 10:30tik 12:00etara (72 euro). Hozpel kaleko udal lokaletan egingo dira saioak eta murrizpenak egingo dira matrikula ordaintzeko orduan. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!