Txakurren zikinak jasotzeko eskakizuna

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 14a, 13:08

Amezketako Udalak kezka azaldu du txakurrek sortzen dituzten zikinen inguruan. «Badakigu herritar arduratsuak jokabide arduratsua dutela baina bestelakoak ere badira. Eskolarako bidea edo espaloia lotsagarri egoten da eta beste zenbait gune ere bai», zehaztu du bando bidez.

Udalak dio txakurra edukitzeak betebeharrak ere eragiten dituela, eta herrigunean txakurren pixak eta gorotzak «desatseginak» direla. Hori horrela, txakurrak kalera ateratakoan, hauek sortutako zikinak biltzea eskatu du udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!