Hirigintza, ekonomia eta kultura batzordeen bilera, astelehenean

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 20a, 19:02

Hirigintza, obra, ingurumena, ekonomia eta kultura batzordeen bilera izango da astelehenean, urtarrilaren 23an. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 20:00etan. 

Gai hauek landuko dituzte:   

-  Obra txikiak. 

-  Bartolome Deunaren Kaleko 20-27. zenbakien arteko urbanizaketa lanak eta Beltzaren Plaza inguratzen duen espaloiaren berritze lanen jarraipena eta informazioa. 

(Orain hilabete inguru hasi ziren urbanizaketa eta berritze lanak, udalak bere garaian onartu zuen proiektuaren arabera. Obrak hasi ondoren beste behar batzuek ere somatu dira eta horien berri eman nahi da herritarrak informatuta egon daitezen eta edozein zalantza argitzen saiatuko gara).

- 2017ko Aurrekontuen inbertsioetan sartu dugun Larrunarri frontoiaren hobekuntza lanak egiteko egitasmoen berri ematea.

(Frontoian zenbait hobekuntza egin beharra daudela ohartuta, frontoiaren prestakuntzak hobetzeko proiektua eskatu dugu eta  proiektu honekin Gipuzkoako Foru Aldundiari dirulaguntza eskatuko zaio lanen zati bat finantziatu dezan. Bileran hobekuntza hauetaz hitz egingo da –fatxadako pertsianak kendu, eserleku egokiak jarri e.a…-.).

-   Toledo-Bitarteko berrikuntza obraren berri ematea.

-   Besteak (kultura, ekonomia…).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!