Larre irekiera ekitaldia, Komizarren

Imanol Garcia Landa 2017ko api. 28a, 11:05
Iazko larre irekieraren une bat.

Amasa-Villabonako Komizar parkearen larre irekiera astelehenean izango da, eta aurtengoa 6. urtea da. Suziri bidez emango diote hasiera ekitaldiari eta ondoren abereak larreratuko dira. Hamaiketakoa eta musika izango dira ondoren, ekitaldia girotzeko. Ganaduzaleen eta udalaren artean antolatzen dute larre irekiera festa.

Villabonako Udaletik azaldu dutenez, abeltzainek «oso ondo hartzen dute» abereak larre publikoetara eramatearen inguruan ekitaldia antolatzearena. Hainbat herritar ere bertaratzen dira ganadua ikustera; hain justu, udaletik azaldu dutenez, ekitaldiaren helburuetako bat da ganaduaren larreratzeari buruz herritarrak jabetzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!