Ohiko zine programazioa itzuliko da Gurea zinema aretora

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 27a, 15:43

Aurreko astean zine proiektoreak izan zuen matxura konpondu dute.

Aurreko astean matxura larri bat izan zen Gurea zineko proiektorean, eta horrek lehengo asteburuko programazioa bertan behera uztera eraman zuen Amasa-Villabonako kultura saila.

Matxura konpondu egin dute eta asteburu honetako programazioa egin ahal izango da. Beraz, asteburu honetan hasiera batean programatuta zeuden pelikulak egongo dira (Los pitufos eta El bar), eta hurrengo asteburuan lehengoan proiektatzerik izan ez zituzten beste biak emango dituzte (Batman Lego eta Moonlight).
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!