Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko azken egunak

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 6a, 09:30

2017ko ibilgailuen gaineko zergaren erreziboak ordaintzeko azken eguna datorren asteazkena, apirilaren 12a, izango dela jakinarazi du Amasa-Villabonako Udalak.

   

Banketxeetan helbideratuta dauden erreziboentzako karguaren data apirilaren 12a ere izango da.   

Bestetik, pasabideen eta panteoien tasak ordaintzeko azken eguna apirilaren 24a izango dela gogorarazi du udalak. Era berean, helbideratuta dauden erreziboentzako karguaren data apirilaren 24a izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!