49. Aizkardiko Ibilaldia

Irati Saizar Artola 2017ko mar. 26a, 15:33

Eguraldi ederrarekin egin ahal izan dute 1.024 parte hartzaileek Aizkardiko mendi ibilaldia. 

Ordu aldaketa izanagatik, hutsik egin gabe abiatu dira 07:00etan ibilaldi luzea egin duten 404 ibiltariak. 45 kilometro egin behar izan dituzte 2.500 metroko desnibelarekin. Ibilaldi laburra egitea aukeratu duten 620 parte hartzaileak ordubete beranduago abiatu dira Villabonatik. Hauek, 22 kilometroko ibilbidea egin dute, 1.000 metroko desnibelarekin. Helmugara iristen joan diren heinean, diploma jaso dute eta hamaiketakoa egiteko aukera ere izan dute. Arratsaldean, oparien zozketa egingo dute. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!