Amasa-Villabonako Udlaka Amasan kokatzen den ekitaldi kulturalez osatutako programa landu du. Udaberri, udara, udazken eta neguaren hasiera egunekin bat egingo du. Amasar eta billabonatar guztiak gozatu ahal izango dituzten lau ekimen buruko dira.
Martxoaren 25ean, udaberriaren hasierarekin bat eginez, lehenengo ekimena eramango da aurrera. Iluntzeko 20:00etan, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak Amasako San Martin elizan joko dute, musika mota honentzat paregabea den lekuan.
Txistuak eta akordeoiak erdi arora eta barrokora eramango ditu entzuleak, gure herriko folklorea biziberrituz eta gogoratuz. Sarasate, Guridi eta Euskal Herriko beste musikari historikoen obrak entzuteko eta gozatzeko aukera izango da.