Tailer antiespezista eta afari beganoa antolatu dituzte Billabonako Gaztetxean

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 7a, 15:58

'Esklabutza mota guztiak suntsitu: feministok beste animalien askapenerako borrokan' tailerra, afari beganoa eta DJ Sor Presa izango dira ostiralean, Billabonako Gaztetxean.

Afariari dagokionez, zazpi euro ordaindu beharko dute soldata jasotzen dutenek, eta gainontzekoek lau euro. Kubiertoak eta platerak etxetik eramateko eskatu dute. Onddo Gazte Asanbladak eta Aizan talde feministak antolatu dute ekimena. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!