Ainara Manzisidor eta Laura Carretero, txapeldun

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 18a, 18:20

Lezoarrak eta billabonatarrak Amaia Agirreri (Villabona) eta Amagoia Eskuderori (Villabona) irabazi diete Emakumeen I. Pala Txapelketa Azkarreko finalean.

Partida lehiatua izan da eta azkenean gorriz jokatu duen bikoteak 18-15 irabazi du. Guztira 20 pilotari, eta beraz, hamar bikote, aritu dira Behar Zana elkarteak antolatu duen txapelketa honetan. Ane Maiza antolatzaileak azaldu duenez, "gustura gaude parte hartzearekin. Ez genuen espero hainbeste bilduko zirenik". Goizean jokatu dituzte kanporaketak eta elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldean izan dira finalerdiak eta finala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!