'Marikixkur eta hiru hartzak' antzezlana Gurea antzokian

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 3a, 16:15

Marikixkur eta hiru hartzak antzezlana izango da igandean, 17:00etan, Gurea antzokian, sei euroren truke.

Iñaki Maruri, Ylenia Baglietto, Andrea Covadonga eta Itxaso Quintana dira antzezleak.

Mari Kixkur neskatoaren istorioa kontatzen du antzezlanak: igande batean gurasoekin haserretzen da bere egunerokoa irakurri dutela uste baitu. Gurasoei desobeditu eta basoan galtzen da; bertan, hiru hartzak agertzen dira eta neskatoa aurkitzen dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!