Oinkari dantza taldeak antolatuta Aurresku eta Soinu Zahar Ligako kanporaketa egon zen Villabonan, larunbatean. Urduritasuna zen nagusi Gurea antzokiko kanpoaldean.
Bi orduko saioa izan zen eta jende asko gerturatu zen kanporaketa ikustera. Txapel nagusiak, hala ere, ez ziren etxean geratu. Nesketan Legazpiko Irati Olaizolak eskuratu zituen puntu gehien, 152,74. Ondorengo bi txapelak bai geratu zirela eskualdean. Asteasuko Maddi Etxeberriak 146,30 puntu jaso zituen eta Adunako Maitane Irurzunek 144,70.
Mutiletan ordea, ez zen eskualdeko txapelik izan. Puntu gehien Elgoibarko Gaizka Urangak eskuratu zituen, 106. Eta hurrengo biak lezotarrak izan ziren; Iker Belintxon 104,95 punturekin eta Danel Serrano 103,30 punturekin.