Martxoaren 8a iragartzeko kartel lehiaketa deitu dute

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 12a, 16:10

Amasa-Villabonako Udalak emakumeen nazioarteko egunaren inguruko ekitaldiak iragartzeko erabiliko du irudia.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, herrikoa izan behar da eta 16 urtetik gorakoa. Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, lan irabazleak 200 euroko saria izango du.

Aurkeztutako lanek originalak izan beharko dute, inoiz argitaratu gabeak. Bide batez, A4 neurrian egin beharko dira eta kartela egiteko edozein teknika erabili ahal izango da, lehiaketaren oinarriek diotenez.
Honako leloak agertu beharko du aurkeztutako kartelean: Emakumearen Nazioarteko Eguna 2017, Amasa-Villabona.

Urtarrilaren 30a, azken eguna
Amasa-Villabonako udaleko gizarte saileko bulegoan aurkeztu beharko dira lanak, 09:00etatik 14:00etara. Lanekin batera, gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da eta bertan parte hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa agertu beharko dira.

Urtarrilaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Herritarrak animatu dituzte udaletik aurtengo lehiaketan parte hartu eta kartelak aurkeztu ditzaten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!