Giro hotzari aurre egiteko bildu dira pilotariak eta ikusleak Bearzana pilotalekuan. Lehendabiziko partidan, gazteen mailakoan, Alberdi eta Eskiroz gailendu dira Mata eta Cordonen aurka; 22-6 amaitu da partida. Jarraian, nagusien mailako partida jokatu dute. Urretabizkaia ikaztegietarra aritu da Santxez lagun zuela eta 22-17 galdu dute Santxo eta Arratibelen aurka.
Txapelketako pilotari onenaren saria gazteen mailan Jon Alberdik jaso du eta nagusien mailan Ibai Arratibeli egokitu zaio.
Honekin, abenduaren 9an hasi zen oroimenezkoari amaiera eman zaio. Goi mailako partidak ikusteko aukera izan da Villabonan Behar Zana pilota elkartearen eskutik.