Isunei aurre egiteko kontzertuak, Villabonan

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 2a, 16:54

Bi gazteri ezarritako isun ekonomikoei aurre egiteko, pintxo potea eta kontzertuak antolatu ditu Onddo Gazte Asanbladak urtarrilaren 5erako.

2013ko apirilaren 23an, Manex Castro preso politikoaren aita hil zenean, Villabonara ekarri zuten villabonatarra. Ertzain "ugari" hurbildu ziren bere etxera, eta liskarrak izan ziren bertaratutakoen eta ertzainen artean. Urtebete ondoren, bi gazte auziperatu dituzte "inongo errurik gabe" eta gazte horien "aurkako muntaia poliziala" salatu dute. Gazte horiek epaitu dituzte, eta isun ekonomiko "handia" ezarri diete.

Horri erantzuteko, pintxo pote musikatua eta kontzertuak antolatu ditu Onddo Gazte Asanbladak, urtarrilaren 5ean.

Gertaera horiek laburbiltzen dituen bideoa: 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!