Hemen dator Martina sorgina festekin

Eneritz Maiz 2016ko aza. 2a, 09:13

Amasako San Martin jaiak hilaren 9an hasiko badira ere, beroketa lanak egingo dituzte larunbatean.

Martina sorgina dagoeneko erratzaren gainean jarria da festak Amasara ekartzeko. Benetan azaroaren 9an jaitsiko bada ere txupinazoa botaz, larunbatean afaria izango dute amasarrek. Mondejua izango da mahaiko izarra. Asteazkenetik aurrera izango da haur, gazte eta helduei begirako egitaraua.

Osteguna egun berezia izan ohi dute gazteek. 06:00etarako hasten dute eguna gosari eder batekin, eta bazkarian eta afarian ere ez dute hutsik egingo. Egun handia San Martin eguna bera izan ohi da, azaroak 11. Txerri guztiei heltzen omen zaie San Martin eguna, atsotitzak horrela dio. Amasar guztiei behintzat heltzen zaie festarako aitzakia.

AMASAKO SAN MARTIN JAIAK

Azaroak 5, larunbata

20:30. Mondeju afaria Uxo Toki elkartean.

Azaroak 9, asteazkena

18:30. Nesken arteko pala txapelketaren finala.

19:30. Txupinazoa Jeronimo Loatzo musika eskolako dultzainero taldearekin, Martina sorginaren jaitsiera eta buruhandiak.

Ondoren. XXVII. Intxorraren aldatzea.

Azaroak 10, osteguna

GAZTEEN EGUNA

06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariekin.

14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Tokin.

17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan. Ondoren, trikitilariak.

21:00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Azaroak 11, ostirala

SAN MARTIN EGUNA

10:30. Meza Nagusia.

Ondoren. Herri kirol erakustaldia plazan, bertsolariek eta trikitilariek alaituta.

17:00-19:00. Puzgarriak frontoian.

Ondoren. Txokolate beroa.

20:00. XXV. Bakailao lehiaketa Iturri-goxo jatetxean.

23:30. Dantzaldia Bide batez taldearen eskutik.

Azaroak 12, larunbata

11:00. Ume krosa (6. maila artekoak)

12:00. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak Jeronimo Loatzo musika eskolako dultzainero taldearekin.

14:00. Herri bazkaria.

19:00. Bertso saioa: Andoni Egaña, Agin Laburu, Igor Elortza eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

23:00. Bihozkada taldea.

Ondoren. Laket taldea.

Azaroak 13, igandea

18:00. Herri kirolak: Amasako gazteak Asteasuko gazteen aurka.

Ondoren. Martina Sorginari agurra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!