Koldobika Jauregi alkizarraren lanekin batera, Rikardo Ugarte, Jose Ramon Anda, Jose Zugasti, Iñaki Ruiz de Eguino, Iñigo Arregi eta Iñaki Olazabal eskultoreenak ikusi ahal dira Donostian. 2014ko udazkenean artista hauek osatutako taldeak bere lanak erakutsi zituzten Arantzazun, Amets-kabi izenarekin. Euskal artea oroitzen duen leku enblematikoa batean aurkeztu zituzten obra eskultorikoak. Xabier Saenz de Gorbea zena izan zen erakusketako komisarioa eta ezusteko arrakasta izan zuen.
Euskal eskulturgintzaren iraganaren eta orainaren arteko sorkuntza-horizonteak ikertzeko aukera ematen duen erakusketa ikusgai izango da, beraz, urtarrilaren 28ra arte Donostian. Joan den abenduaren 16an inauguratu zuten erakusketa.
Okendo kultur etxean zabalik izaten da astelehenetik ostiralera goizez 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Larunbatetan berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Igande eta jai egunetan itxita egoten da eta Eguberrietako jai bezperetan (abenduak 31 eta urtarrilak 5) goizez bakarrik irekiko da 10:00etatik 14:00etara. San Sebastian bezperan ere, ordutegi berezia izango du erakusketak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Urtarrilaren 13an bestalde, bisita gidatua egingo dute, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak antolatu dute 7 euskal eskultore erakusketa.