Iñaki Artolaren partida, zuzenean

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 24a, 17:57

Astelehenean, hilaren 24ean, Zumaian jokatuko du Alegiako pilotariak. Banakako txapelketako lehen partida izango du, Unai Lasoren aurkakoa. Ataria Irratia-k zuzenean eskainiko du norgehiagoka, 17:30etik aurrera.

Buruz-buruko lehen mailako txapelketa astelehenean hasiko da Iñaki Artolarentzat. Final zortzirenetan sartuko da lehian pilotari alegiarra, Unai Lasoren aurka jokatuz. Nafarrak Albisuri irabazi zion 22-19, final hamaseirenetan, ataundarra txapelketatik kanporatuz. Partida Zumaian jokatuko da, eta jaialdia 17:00etan hasiko da. Artola eta Lasoren artekoa bigarren eta azken partida izango da. Zumaiako garaileak Iker Irribarriaren aurka jokatuko du final laurdenetan, maiatzaren 1ean, Eibarren.

ATARIA IRRATIA, ZUMAIATIK

Artolaren partida zuzenean emango du Ataria Irratiak astelehenean, 17:30ean hasiko den kirol saioan. Tolosaldean 107.6 fm-n izango da entzungai, eta eskualdean nahiz eskualdetik kanpo ataria.eus webgunearen bidez partida entzuteko aukera izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!