Tolosaldeko Giltzarria

Egun osoan ekitaldiak izango dituzte galdeketa egunean

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 14a, 19:36

Martxoaren 19an Giltzarriak bultzatutako galdeketaren inguruan, egun osoko festa izango da plazan jarriko den karpan, 09:00etatik aurrera.

Txaranga, musika, bertsolariak,... eta abar izango dira karpan. Bazkaria ere izango da, eta horretarako txartelak ostirala baino lehen erosi beharko dira, 15 euroan, Hilario, Iskiña, Arrue edota Jubilatuenean. Menua patatak errioxar erara, biribilkia, postrea, edaria eta kafea izango da. Umeentzat makarroiak debalde banatuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!