Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Ekitaldiz beterik dator martxoaren 8aren bueltan lehen aldiz antolatu den Martxoa Morea ekimena

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 2a, 18:50
'Futbolariak eta printzesak' antzezlana ikusi ahalko da larunbatean.

Erakusketa bat, Alardearen inguruko filma eta haurrentzako antzerkia izango dira lehen asteburuko ekitaldiak.

Alegiako Udalak hainbat ekitaldi antolatu izan ditu azken urteotan martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan. Bada, aurten lehen aldiz, ekitaldi horiek guztiak Martxoa Morea izeneko ekimen baten barruan bildu ditu, eta gauzak horrela, martxo osoan zehar askotariko ekitaldiak eskainiko dira herrian.

Adin guztietako pertsonei zuzendutako ekitaldiak izango dira eta formatu ezberdinak erabiliz gai ezberdinak landuko dira, ikuspuntu ezberdinetatik. Berdintasuna, maskulinitatea… Eta horiek lantzeko filmak, erakusketak, tailerrak, antzerkiak, hitzaldiak eta beste izango dira.

Egitaraua

Martxoak 3tik 11ra
Jaizkibel konpainia, 20 urte erakusketa, Kultur etxeko areto nagusian. Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00 eta 19:00-21:00. Ostirala: 15:00-21:00.

Martxoak 3, ostirala
18:30. Alardearen seme-alabak filma, Elizpe zinema aretoan. Ondoren zineforuma. Hirusta taldearen eskutik.

Martxoak 4, larunbata
17:00. Futbolariak eta printzesak antzezlana, Elizpe aretoan. 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat.

Martxoak 8, asteazkena
Emakumeen Nazioarteko Eguna.
19:00. Kontzentrazioa plazan. Ondoren, Sexijentziak askatuz klown saioa, Bazen Behin Klown taldearekin, Elizpe zinema aretoan.

Martxoak 15-Maiatzak 3
18:00-20:00. Indarkeria prebenitzeko tailerra, gazte zein helduentzat, Gaztelekuan. Datak hauek dira: martxoak 15,22 eta 29; apirilak 5 eta 26, eta maiatzak 3.

Martxoak 18 eta apirilak 1
17:00-19:00. Maskulinitate tailerra, kultur etxean. Unai Iraola eta Andu Martinez de Rituertoren eskutik.

Martxoak 21, asteartea
19:00. Berdintasuna eta hezkuntza hitzaldia kultur etxean, Andu Martinez de Rituertoren eskutik, Aralar institutuak antolatuta.

Martxoak 28, asteartea
19:00. Fatima filma, Elizpe zinema aretoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!