«Dagoeneko egonkortuta» dagoen ekitaldia

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 21a, 11:55

Alegian VII. San Silbestre Krosa antolatu dute, abenduaren 31rako. 16:00etan ekingo zaio krosari, eta lehenengo haurrak izango dira (prebenjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak), eta ondoren 16 urtetik gorakoek parte hartuko dute.

4.450 metro egingo dituzte helduek, hau da, ibilbideari bi itzuli. Infantil eta kadeteek itzuli bakarra egingo dute, eta gainerako mailetakoek ibilbide txikiagoa izango dute. Lehenengo sailkatuek jasoko dituzte sariak, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Bestalde, mozorro onenari sari berezia emango zaio. «Orokorrean parte hartzaileak ondo pasatzeko asmoarekin joaten dira, ez hainbeste irabaztera. Dagoeneko egonkortuta dagoen ekimena da herrian», azaldu du Marijo Izagirre kultur teknikariak.

Izena kultur etxean eman daiteke, 3 euro ordainduz, eta horretarako azken eguna hilaren 23a da. Egunean bertan, 14:30etik 15:30era eman daiteke izena, 5 euro ordainduz. 16 urtetik gorakoek ordaindu behar dute.

Probaren ondoren, opariak zozkatuko dituzte, eta parte-hartzaile guztientzat merienda izango da. «Parte hartzea handitzen joan da urteak pasa ahala», esan du Izagirrek. «Aurten ikusi egin beharko dugu nola doazen izen-emateak. Gero, jende asko izaten da ikusten ere».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!