Gabonetan ez da aspertzeko tarterik izango Alegian Kultura batzordeak prestatu duen egitarauarekin

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 15a, 18:00
Eguberri hauetan ere Gaztelekuan izango dira ekintzak egiteko aukera.

Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitartean adin guztietako jendeari zuzendutako ekintzak izango dira.

Alegiako Udaleko Kultura batzordeak ezagutarazi du Gabonetarako prestatu duen egitaraua. Abenduaren 18an hasi eta urtarrilaren 5era bitartean hogei ekintzatik gora izango dira Alegian eta adin guztietako jendeari zuzendutakoak aurki daitezke egitarau horretan. Haur eta gaztetxoentzako ekintzak, adin guztietako jendearentzat pelikulak, pilota txapelketak, Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzen kontzertua, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera…

Boluntarioen beharra

Egitarauaren barruan Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera eta errege magoen desfilea antolatzen dira. Bada, ekintza horiek modu txukunean antolatzeko, batzordean dauden kideez gain pertsona gehiagoren beharra dago. Hori dela eta, esku bat botatzeko prest dagoen edonori kultur etxean izena emateko gonbita luzatzen zaio abenduaren 16a baino lehen. Bai bertara hurbilduta edo baita telefonoz deituta ere. Izena ematen dutenekin bilera bat egingo da lan banaketa egiteko. Batzordeak, aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkie lanerako borondatea agertuko dutenei.

Egitaraua

Abenduak 18
17:30. Gaztaina erreak herriko plazan.

Abenduak 19
18:30. Kultur etxean, Loatzo musika eskolaren eguberritako kontzertua.

Abenduak 23
21:00. Elizan, Txintxarri txiki  eta Txintxarri Abesbatzen kontzertua.

Abenduak 24
11:00. San Juan eskolako ikasleak abesten kaleetan zehar.
18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Eskola aurrean itxarongo dituzte. Txintxarri Abesbatza kantari ibiliko da.

Abenduak 25
11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian.

Abenduak 26
Haurrentzako ekintzak.
11:30-13:00. 9-11 urte bitarteko haurrentzat ekintzak Gaztelekuan.
15:30. Gabonetako pilota topaketak Elorri pilotalekuan. Argazkia aterako da. 16:00etan, partidak.
21:00. Zinema 12 urtetik gorakoentzat.

Abenduak 27
09:00-13:00. Gabonetako multi kirol kanpus espezifikoa.
16:00. Gabonetako pilota topaketak Elorri pilotalekuan (sailkapenak).

Abenduak 28
10:00-11:30. 6-8 urte bitarteko haurrentzat ekintzak gaztelekuan.
11:30-13:00. 9-11 urte bitarteko haurrentzat ekintzak gaztelekuan.
17:00. Zinema haurrentzat.

Abenduak 30
16:00. Gabonetako pilota topaketaren finalak. Amezketan jokatuko dira.  

Abenduak 31
16:00. VII. San Silbestre Krosa.
19:00. “Euskal preso eta iheslariak etxera” lelopean manifestazioa.

Urtarrilak 1
11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian.
12:15. Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte plazan.

Urtarrilak 2
21:00. Zinema 12 urtetik gorakoentzat.

Urtarrilak 3
10:00-11:30. 6-8 urte bitarteko haurrentzat ekintzak gaztelekuan.
11:30-13:00. 9-11 urte bitarteko haurrentzat ekintzak gaztelekuan.

Urtarrilak 4
17:00. Zinema haurrentzat.

Urtarrilak 5
18:30. Errege magoen desfilea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!